BBK-k eta Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok lehen aldiz emango dute BBK Gutun Zuria Bilbao ohorezko saria. Sari honekin euskal eta nazioarteko literaturako funtsezko eragileen sormen-lana sarituko dute urtero, ibilbide, lan espezifiko edo kultura-proiektu garrantzitsu bat aintzatetsiz.
BBK Gutun Zuria Bilbao sariak ohorezko makilaren itxura izango du, eta Miren Agur Meabek eta Theodor Kallifatidesek jasoko dute aurten. Euskal makila tradizionala ikono bihurtzen da, eta haren bidez errespetua eta onespena erakusten zaizkio pertsona bati. Sariak, halaber, gutun zuria eskainiko die sarituei, hurrengo edizioan beren intereseko proiektu bat irudikatzeko.
Sariaren osagarri, hurrengo edizioetan, BBK-k eta Liburuaren Ganberak akzesit bat emango dute, ospe handiko egile baten nazioarteko lan bat euskaratzeko eta eskola-ikusleen artean zabaltzeko hurrengo edizioan.
Onespen horrekin, beste urrats bat egin du aurrera BBK eta Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaoren arteko harremanak. Bi erakundeek partekatzen duten kulturaren, literaturaren, hiriaren eta gizartearen eginkizun inklusibo, parte-hartzaile, eta kritikoaren barruan.
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok proiektu artistikoak bultzatzen ditu, lagun eginez eta konplizitatearen eta elkarrekiko itzuleraren bidez. Sorkuntzarako pizgarri bat da, BBKren lan sozialarekin eta arteei, oro har, eta literaturari, bereziki, etengabe emandako laguntzarekin bat datorrena.